Martxoak 8 komikitan
Datuak, informazioa sakontasunean
Martxoak 8 komikitan
Martxoak 8 emakumearen nazioarteko eguna da 1975ean NBEk (ONU)k hala izendatu zuenetik. Gizartean emakume zein gizonen parekidetasuna azpimarratu nahi den eguna, hain zuzen. Gaiaren esanahi ofizialetik hankak lurrean jarri eta datu objetibo batzuk aipatuz jorratu nahi dugu. Horretarako EUSTAT, Euskal Estatistika Erakundearen datuak ekarri ditugu.
- "Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) emakumeek etxeko zaintza eta lanen % 67,2 beren gain hartzen dute" (2021)
- "Emakumeen %28k lanaldi partzialeko kontratua du EAEn, eta gizonen %9k" (2022)
- "Zuzendaritza-karguetan dauden emakumeen proportzioa. Zehazki, tarte handienerako (> 102.000 €) gizonen ehunekoa % 1,48koa da eta emakumeena % 0,47" (2023)
Datu hauen islada bat topatu dezakegu liburutegiko katalogo guztian zehar. Aurten, komikien alorrean zentratu eta hiru multzo aurkeztu nahi dizkizuegu. Komiki berrienak eta gaiarekin zerikusi zuzena daukatenak, 2023 urtean zehar jaso eta eskura jarrita daudenek osatzen dute lehen multzoa.
Bigarrena komiki pertsonaietan oinarritutakoa da. Komikietako pertsonaiak sarri superheroi izatera eta unibertso berriak sortzera ere iritsi izan dira. Ezagunenak gizonezko pertsonaiak eta superheroiak izan baldin badira ere, gaur emakume pertsonaia ezagunak ekarri nahi izan ditugu hona. Egia da, gaur egun oraindik, hauetako asko ez direla benetako emakumeen isla, eta oso estereotipatuta daudela, baina hori ere bada gaur egungo errealitatean ikuspegi bat.
Eta azkenik, beste multzo batean emakumearen gaia euskaraz landu duten komikiak bilduz osatu dugu. Bertan topatu ditzakezue euskal artistek egindako lanak, eta euskal komikigintzari buruzkoak.