Martxoko bideo nobedadeak

Hona hemen otsailan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Iciar Bollaínek zuzendutako “La boda de Rosa”, Goya sarietarako zortzi izendapen dituen filma, adiskidetzeari eta konpromisoari buruzko film zoragarria. Paula Cons-en “La isla de las mentiras” filma oinarrituta dago 1921ean Santa Isabel naufragioaren benetako historia kezkagarrian eta bertatik sortu ziren misterioetan. Garaiko thrillerra, non inor ez den dirudiena. Nacho Álvarezek zuzendutako "Explota Explota" filma Raffaella Carrà-ren abestietatik abiatuta egin zen. Koloretsua, bizia eta alaia, egunerokotasunetik apur bat deskonektatzeko balio duena. Film horrek erakusten digu amets zailena ere errealitate bihur daitekeela. Peter Cattaneo zuzendariak, “Que suene la música!” filmarekin, badaki jendeari barre nola eginarazi eta hunkiarazi, eta ikuslearengan protagonistekin elkartzeko gogoa sortzen du; film horretan, Estatu Batuetako emakume talde batek koru bat sortzen du beraien senarrak, militarrak, Afganistanen dauden bitartean, "Time after time" abesten. Film sinplea, entretenitzeko helburu bakarrarekin.