Martxoko bideo nobedadeak

Hona hemen otsailan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Bong Joon-ho zuzendariak zuzendutako "Parasitoak" Hego Koreako filmak historia egin du Oscar sarien 92. edizioan, film onenaren saria irabazi baitu, eta hori benetako arrakasta baita ingelesa ez den film batentzat. Komedia beltz horrek kritika zorrotza egiten dio klase-banaketari, eta hainbat genero uztartzen ditu ezin hobeto; gainera, zuzendari onenaren, nazioarteko film onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren estatuatxoak lortu ditu. Dani de la Orden komedia dramatikora pasatu da "Litus" filmarekin eta, bertan, luxuzko aktore talde bat protagonista duen lagunarteko bilera bat azaltzen digu -Marta Nieto, Alex Garcia, Adrian Lastra, Miguel Fernandez, Belen Cuesta eta Quim Gutierrez-. Azken horrek taldeko aktore onenaren saria lortu zuen Malagako Zinemaldian.