Martxoko bideo nobedadeak

Hona hemen otsailan iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Ikusi ahal izango duzu Fernando Francoren “Morir” filma, 2017ko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zena. Luis eta Martaren bizitzaren inguruan egindako film barnerakoia da, benetakoa eta indartsua. Euren bizitza gaixotasun batek erasotzen du, eta horrekin batera agertzen dira kulpa, gezurrak eta beldurra, bikotearen egonkortasuna eta maitasuna kolokan jarriz.Edo “Igelak”, Patxo Telleriak zuzendutakoa, ezusteko norabidez betetako historiak dituen filma, non ageri diren maitasuna, engainua, ustelkeria eta, barren-barrenean, gaur egungo arazo sozial bat.