Martxoko eleberri eta komiki nobedadeak
Liburutegian azken hilabetean zehar jasotako eleberri eta komiki berrienak eta baita aukeraketa bat ere
Martxoko eleberri eta komiki nobedadeak
Iritsi berriak dira nobedade hauek mailegura. Azken asteetan jasotako fikziozko lanen zerrenda duzue jarraian, eta baita horien arteko aukeraketa bat ere modu xehetuagoan. Hemetxe irakurri, estekaren bidez katalogara sartu eta erreserbatu dezakezue gustukoena gero bila pasatuz (Errege-Erregina katolikoen kaleko 16 zenbakian). Gozatu!
ELEBERRIAK
Víctor del Árbol-en "Las buenas intenciones". Erretiratutako hiltzaile batek, itsasoaren ondoan bakea aurkitu zuelakoan, azkemandatu bat onartzera behartuta ikusiko du bere burua. Aldi berean, Bartzelonan, Clara Fité bere bizitza berreraikitzen saiatzen ari da, baina lapurtutako koaderno batek eta 1992an desagertutako bi haurren kasuak ahaztu nahi duten askok estali nahi duten auzi bat argitzera bultzatuko dute.
"El regreso de los exiliados" lanean, Elisabeth de Waalek istorioa 1950eko hamarkadaren hasierako Vienan kokatzen du, oraindik gerraren hondakinek eta zauriek markatutako hiri batean. Bere burua berreraikitzen saiatzen den bitartean, gatazkatik ihes egin zutenak itzultzen dira, hala nola, Kuno Adler zientzialaria edo Nina eta Lorenzo Grein aristokratak, oraindik oso presente dagoen iragan bati aurre eginez. Hondamendiaren ondoren bere nortasuna berreskuratu nahi duen gizarte baten erretratu sentikor eta sakona marrazten du.
"Oxígeno" lanean, Marta Jiménez Serranok inoiz kontatu nahi ez zuen istorioa ekarri du: bizitza desagertzen ari zen segundoak, istripuaren ondorengo hilabetetako doluak eta aurreko urteak, maitasunez eta amets partekatuz beteak. Sentikortasun, umore eta zintzotasunarekin, egileak heriotzari aurre egiten dio modu zuzen batean, minaren oroimena bizitzen jarraitzearen mirariaz ospatzen duen unean.
"Las cosas que nunca se cuentan" lanean, Antonella Lattanzik Andrearekin bizi izan zuen esperientzia partekatzen du,: haurrak izateko borrokan aritu ziren eta euren bizitzak eraldatzen dituzten ustekabeko oztopoei nola aurre egin behar izan zieten kontatzen du. Sentikortasunez eta zehaztasunez, egileak emakume askoren bizipenak islatzen ditu, amatasunaren desiraren, ambizioaren, askatasunaren eta emakumeen arimaren sekretuen inguruko azterketa burutuz, istorio intimista eta sakon batean murgilduko gaitu.
John Grisham itzuli da "La viuda" lanarekin, bertan kontatzen du nola aldatzen den Simon Latch Virginiako abokatuaren bizitza: amona batek bere ondasun misteriotsua babesteko eskatuko dio Simoni. Istripu baten ondoren, Simoni, hilketa bat leporatuko diote, eta bere burua eta egia argitzen saiatu beharko du. Aurkako frogekin eta denbora bere kontra duela, abokatuak, benetako erruduna aurkitu behar du bere bizitza eta ospea salbatu ahal izateko.
Larrak, "Muga hautsien hegalak" liburuko protagonista, bizitza berri bati ekitekotan dago: drogak utzi, eta gaztak egiten ikasten hasiko da osaba Luzio eta Mirtarekin Belzebenea baserrian pandemia garaian. Lasaitasuna bilatzen badu ere, arazoak agertuko dira nonahi: afrikar gazteak ezkutatzeko eskatuko diote, Telleriako urbanizazio-proiektua aurrera doa, eta Itoizko Solidarioen borrokek bere lurretan eragina izango dute.
KOMIKIAK
"Cuando florece la higuera" komikiak 2024ko Norma argitaletxearen manga saria irabazi zuen. Nicol Álvarez txiletarrak, fantasiaz eta misterioz beteriko istorio batean murgiltzen gaitu, marrazki magiko batekin lagunduta. Istorioak ohitura bat jarraitzen du: urteko gau luzeenean, gure munduaren eta naturaz gaindiko munduaren muga lausoagoa bihurtzen den unea erabiltzen da ospakizunak eta errituak egiteko.
“Sin City", Frank Miller-en komiki seriaren laugarren alea da. Dwight detektibe pribatua da protagonista, lan ilun eta porrot egin duten maitasunen eta iraganeko akatsen oroitzapenetan harrapatuta dago pertsonaia. Dwight, bere bizitza bihurtu den infernu grisetik ihes egin nahian dagoelarik, bere oroitzapen bizi eta mingarriena berriro agertuko da bapatean: Ava. Komikiak arriskua, obsesioa eta iragana alde batera uzteko borroka esploratzen du, hau da, bere iragana.
"Freud: cuando llegue el momento" komikian, Suzanne Leclair eta William Roy-k idatzitako gidoiarekin eta Suzanne Leclair-ek egindako ilustrazioekin, Sigmund Freuden azken urteak ezagutuko ditugu. Minbizia eta Europaren totalitarismoaren amaierari aurre egiten dien garaian, 1923tik Austria anexionatu ondorengo Londresera ihes egin arte, Freud, psikoanalisiaren aita, ahul, kontraesankor eta erabat gizatiar gisa aurkezten zaigu liburuan.
"Más allá de los escombros", Zerocalcare-k sortutako komiki tragikomiki eta autobiografiko honetan prekarietatea, amatasuna, suizidioa eta ospearen kontradikzioak jorratzen dira. Bere bizipenetan eta lagunenetan oinarrituta, komunitatearen eta adiskidetasun zintzoen garrantzia azpimarratzen du, eta nola lotura hauei esker eguneroko bizitzaren zailtasunei errazago aurre egin deizeiekegun.
"Lector omnisciente" komikia Umik egindako egokitzapena eta Sleepy-ren marrazkiekin osatuta dago. Dokja Kim bulegoko langilea da, eta bere pasio bakarra da berak soilik irakurtzen duen eta hain iluna den eleberri online bat da. Istorioa amaitzen denean, mundu erreala haren edukiarekin batzen hasten da: pertsonak izaki gaiztoek masakratzen dituzte edo eszenatoki sadikoetan aurrez aurre egitera behartzen dituzte. Dokjak ezin du irakurle hutsa izaten jarraitu eta ezagutzen duen patua aldatzeko ekin behar du.
“La mujer como lo humano: al principio de la historia” lanean, Ulli Lust-ek iragan urruna berrikusten du eta “jainkosak” deiturikoen ideia tradizionala zalantzan jartzen du. Ezagutzen dugun arte zaharrenetik abiatuta, proposatzen du gizarte haiek lankidetzan eta enpatian oinarrituta antolatzen zirela, eta giza esperientzia emakumeek, gizonek, haurrek eta identitate anitzetako pertsonek elkarrekin eraikitako zerbait zela.