Martxoko interesguneak

Martxoko gaurkotasun politikoak Errusiak Ukrainan burutu duen inbasioa ezagutu, ulertu eta hausnartzeko lagungarria izan daitekeen irakurketa sorta bat prestatzera behartzen gaitu. Liburutegiko sarrerako interesgunean Ukrainari, Errusiari eta Vladimir Putini buruzko hainbat liburu bildu ditugu, egunotan arreta mediatikoa gainean duten gertaerak testuinguruan kokatzeko.
Hilabete honetan, gainera, ehun urte beteko dira Pier Paolo Pasolini idazle, poeta eta zinemagile italiarra jaio zela. 1975ean eraila, haren idazlanek eta filmografia sendoak paper nabarmena izan dute eta dute XX. mendeko europar kulturan. Jack Kerouac eleberrigile estatubatuarra jaio zenetik ere mende bat bete da, zein berrogeita hamarreko hamarkadan, William S. Burroughs eta Allen Ginsbergekin batera, Beat Belaunaldiko kide izan zen.
Eta datorren martxoaren 27an Nawal al-Sa 'dawi idazle, mediku eta aktibista egiptoarraren heriotzaren lehen urteurrena izango da. Berari eta bere herrialdearen egungo egoerari ere arreta eskaintzen diegu hilabete honetan.