Martxoko komiki eta eleberrien nobedadeak
Liburutegian azken hilabetean zehar jasotako eleberri eta komiki berrienak eta baita aukeraketa bat ere

Martxoko komiki eta eleberrien nobedadeak
Iritsi berriak dira nobedade hauek mailegura. Azken asteetan jasotako fikziozko lanen zerrenda duzue jarraian, eta baita horien arteko aukeraketa bat ere modu xehetuagoan. Hemetxe irakurri, estekaren bidez katalogara sartu eta erreserbatu dezakezue gustukoena gero bila pasatuz (Errege-Erregina katolikoen kaleko 16 zenbakian). Gozatu!
ELEBERRIAK
“Vallesordo” Jonathan Arribasen eleberri hau lan maitagarria da, ulertua sentitzearen eta bizitza itxaropenez bizitzearen garrantziaz hitz egiten du. Zamorako herri batean bizi den Nikoren istorioa jaso du. Nikok lagunekin polizia eta lapurretara jolastea gustuko du, bizikletan ibiltzen da, “La Yesi” txakurrarekin denbora pasatzen du, aspertu edot ondo pasatzen du eskolan, tripako minak ditu, etengabe zaunka egiten dioten mastinak gorroto ditu eta koreografiak ensaiatzen pasatzen du denbora.
Maud Cairnesen "Extraños viajes" eleberrian Polly Wilkinsonen bizitzan sartuko gara, Londresko auzo xume batean bere senarrarekin eta bi seme-alaba txikiekin bizi den etxekoandrea da protagonista. Egun batean, emakume bat Rolls-Royce batean sartzen ikusi, eta Pollyk bapatean bera izateko gogoa sentituko du. Zorabio baten ondoren, Lady Elizabeth Forresterren gorputzean aurkituko da, goi-gizarteko emakume bat, komandante desleial batekin ezkonduta. Mundu ezezagun honetan, Pollyk beti arrakastaz konpontzen ez dituen gaizkiulertuak topatuko ditu.
Mercedes Deambrosis-ek idatzitako “La extraña aparición de Tecla Osorio” eleberria, Tecla Osorio-ren desagerpenera gerturatuko gaitu. Tecla Gaztelako herri batean arrastorik utzi gabe desagertu da. Haren hutsunea ahaztu egiten da denborarekin, harik eta 2009an, hamaika urte geroago, bere ustekabeko itzulerak zirrara eta sekretu ezkutuen zurrunbiloa piztu duen arte, bai familian, bai komunitatean. Polizia behartuta dago inoiz behar bezala ikertu ez zen kasu bat berriro zabaltzera.
“Pentaedroa” Txema Garcia-Viana Arenales-ena Eleberriak 36ko gerran errepublikarrez osatutako antzerki talde baten bizipenak ditu ardatz. Faxistak herrira iristen direnean, taldekideak sakabanatu egingo dira, eta bakoitzaren ibilbidea kontatuko digu. Bost pertsonaien istorioak elkarri lotuta daude etengabe. Hala ere, eleberria abentura bat baino gehiago da; gogoeta sakona da gerren izugarrikeriari buruz eta gerra horietan parte hartu zuten pertsonei buruz.
Hanif Kureishik idatzitako "El buda de los suburbios" eleberriak Karimen istorioa kontatzen du. Nerabe ingelesa da eta ingelesa sentitzen da oinetatik burura, baina pertsona askok bi kulturen nahasketa arraro gisa ikusten dute, ama ingelesa eta aita indiarra dauzkalako. Aitak garrantzi eta estasi mistikoko anoa ekartzea erabaki zuen, hirurogeita hamarreko hamarkadan denek uste baitzuten horretarako eskubidea zutela. Horrela, ironia dosi dezentez ikusten du mendebaldeko askok ekialdeko espiritualtasunera hurbiltzea, askotan oso modu azalean edo moda gisa.
“Victoire : la madre de mi madre” eleberrian, Maryse Condék bere amona Victoire Élodie Quidalen bizitza berreraikitzen du. Analfabetoa, baina sukaldari aparta, Victoire emakume apala izan zen, sutegietan zuen talentuaren bidez bakarrik adierazi zitekeena. Laburbilduz, bere amonaren istorio liluragarria kontatzen digu, heziketa formalik ez zuen arren, bere garaiko pertsonaia mitiko bihurtu zena.
KOMIKIAK
Mario Barrachinak bere esperientzian oinarritutako "El día más largo" komikian, 18 urterekin aitona galdu zuenekoa ekarri du gogora. Galera eta mina, aitonak bezalako figura berezi batekiko maitasun-kontakizun bihurtzen dira berehala, elkarrekin bizi izan dituzten bizipenen ibilbide bat eginez.
"Vivian Maier: claraoscura" komikiak Vivian Maier argazkilari estatubatuarraren biografia dakar. Ume zaintzaile gisa lan egin zuen arren, New Yorkeko eta Chicagoko kaleetako argazkiak atera zituen, inoiz ezer argitaratu gabe 2009an hil zen arte. Bere argazkiak aurkitu ziren ondoren eta orain bere istorioa Émilie Plateauk kontatu digu, Marzena Sowaren marrazkiekin.
"Comfortless" komikian, Miguel Vila komiki sortzaile italiarrak, gizarte gizatiarrenaren erretratua dakarkigu berriro, oraingoan pandemian oinarrituta. Gertaera horrek jendearengan zer eragin eduki zuen aztertzen du, eta segurtasun distantzien gainetik ezinbestekoak genituen harremanak, nola mantendu ziren errepasatzen du.
"Las cosas que perdimos en el fuego" Lucas Ninek, Mariana Enriquez argentinarraren beldurrezko kontakizunen komikirako egindako egokitzapena da. Hainbat emakumeren istorioen bidez, gizarte-arazoak aztertzen ditu, hala nola genero-indarkeria, osasun mentala, desberdintasuna edo pobrezia.
Ana Oncina "Croqueta y empanadilla en Japón" lanarekin itzuli da, zazpi urte pasa eta gero, bikote maitagarri honen abentura arrakastatsuak lehendabizi argitaratu zirenetik. Eguneroko bikote-istorioak, umorez eta samurtasunez kontatu ditu Japonian kokatuta.
“Weimar: tiempos inciertos” XX. mendeko gerren arteko garaira egindako salto bat da. Bere identitatea galdu duen gizon baten istorio surrealista, Txuss Martin, Pau Pedragosa eta Rafael Moratak sinatua. Iraganarekiko haustura ekarri zuen momentu batera garamatza, garaiko zirkulu intelektualetako erreferenteak bisitatuz.