Martxoko musika nobedadeak

Hona hemen otsailan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. “Negua” diskoa argitaratu eta urtebete geroago, berriro dator Iker Lauroba “Udaberria” diskoarekin; lau urtaroei eskainitako saileko hirugarren diskoa da hori eta doinu alai eta letra biziak ditu. Mikel Urdangarinek “Izurdeen lekua” hamabosgarren disko berria plazaratu du. Duela bi urte hildako ama omentzeko hamaika abesti dotore eta malenkoniatsu dira. Pop-jazzeko Tenpora boskoteak “Berriro asma nazazu" disko berria aurkeztu du. Hirugarren albuma da, soinu berriak dituzten zazpi abestirekin, taldearen barietate eta aldakortasunaren ezaugarri. Zetak “Zeinen ederra izango den” aurkeztu du. Sei abestien helburua da “benetan merezi duten gauzei arreta jartzen hastea, hau guztia pasako dela eta egoera honetan ikasten dugunak betiko iraungo duela... eta oso ederra izango dela".