Martxoko musika nobedadeak

Hona hemen otsailan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Oscar bat irabazi duen "Joker" filmaren soinu-bandak berretsi egiten du Hildur Guðnadóttir Islandiako konpositoreak zinemarako musika konposatzeko duen talentua. Iker Lauroba donostiarrak bakarkako laugarren diskoa aurkeztuko du, bigarrena urtaroei eskainia, "Negua". Letra gordineko abesti hotzak dira, orain arte berarentzat ohikoak ez ziren instrumentu ezberdinekin apainduak. Elena Caballero, La Basu izenarekin ezagunagoa, Euskadiko emakumezkoen rap musikaren erreferente handienetako bat da. 20 urte baino gehiagoko ibilbide musikalarekin, 'Gerra' disko berria aurkezten du, hamar abesti dituen EP bat, sei euskaraz eta lau gaztelaniaz, non artistak rap musika uztartzen duen musika estilo ezberdin askorekin eta borrokaz beteriko letrekin.