Martxoko musika nobedadeak

Hona hemen otsailan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. “20 urte” izeneko lana Zea Mays taldearen obra bat da, 20. urteurrena ospatzeko egindakoa.Alde batetik, remix batzuekin osatutako CD bat da, honako hauen partaidetzarekin: Belako, WAS, Grises…, eta, beste aldetik, DVD bat, Bilboko Kafe Antzokian lagunekin egindako kontzertua (2015eko abenduaren 12koa) eta bideoak jasotzen dituena.Beste 20 urte jasotzen ditu Fito & Fitipaldis taldearen “Fitografia” lanak ere. Azken 20 urteetan barrena eramaten gaituzten abestiak dira, bai kronologikoki, bai eta alderantziz ere.Jakina, rock and rol soinuz blai dator, baina country, hiriko rocka, tex-mex edo pub-rock estiloak ere biltzen ditu.