Martxoko musika nobedadeak
Hona hemen otsailean iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Zer da bizitza, une, esperientzia eta sentimenduen bilduma baizik? Taupadaz taupada, sentsazioak esperimentatzen goaz, garaipenei zaporea hartuz eta baita porrotei ere. Horixe da Iratxe Mugirek bere lehen diskoan, La piel transparente izenekoan, adierazten duena.