Martxoko musika nobedadeak
Hona hemen otsailan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak.

Martxoko musika nobedadeak
Hona hemen otsailan iritsi eta katalogatu diren CD berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan entzuteko. Karlos Gimenezek lagun talde bat bildu du X5 Kolektiboan, eta elkarrekin argitaratu dute “Abestiak gogoan” diskoa, non Xabier Letek, Orixek, Imanolek, Joxerra Garziak, Joseba Sarrionandiak eta John Donnek idatzitako hainbat testuk bizi berria hartzen duten. Karlos Gimenezek berak, duela hamarkada batzuk, melodia jarri zien jada testu horiei. Esti Markezen bakarkako lehen diskoa heldu da, “Hitzekin jolasean”. Musika guztia berea da, baita letra gehienak ere. Pop-rock melodiak dira nagusi, baina estilo oso desberdinekoak. Gipuzkoako Mirua banda gazteak bere lehen EPa argitaratu du musika estilo berezi batekin, non elkartzen dituen melodiak eta pop klasikoko instrumentuak elektronikarekin eta indie musika esperimentalenarekin. Mikel Urdangarinek Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean garatutako proiektu berria aurkeztu du, “Badena eta ez dena”. Biek urteurrena betetzen dute, eta batu egin dira abeslariaren errepertorioa bikain grabatu eta eguneratzeko. Gatibu lan diskografiko berri batekin itzuli da: “EH Distopikala”. Errepertorio alaia da, pop elektronikoa, funkya, doinu latinoak eta tropikalak dituena. Su Ta Gar estudioan grabatutako hamabigarren diskoarekin itzuli da: “Alarma”. Hamaika abesti berri, erabateko sentsibilitatetik idatziak, premia melodikoaren eta potentziarekiko maitasunaren arteko berezko orekarekin.