Martxoko nobela nobedadeak

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Maite R. Ochotorena donostiarraren “La mensajera del bosque” eleberrian ezer ez da dirudiena. Hainbat hilketa basati, oso ondo gordetako sekretua eta egiaren bila dabilen emakume bat. Ander Azurmendiren sagari buruzko “El diario de Josef Barath” liburu berrian, Anton Arriolak maisutasunez uztartzen du thrillerren erritmo frenetikoa eta gure iraganeko gertaera historikoen oroitzapena. Pello Guerraren “Muerte a la reina de Navarra” eleberri berriak amaiera ematen dio erreinu zaharraren konkistari buruzko sailari, Albret dinastiaren azken urteak islatuta. Miren Gorrotxategi azpeitiarrak “Sotoan gorde” bere bigarren eleberria aurkeztu du, familiako eta bikotekideko sekretuak protagonista dituena. Iñaki Irisarri Pellejero “_Eta infernuko demonioa adiskide” eleberriarekin estreinatu da.