Martxoko nobela nobedadeak

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Almudena Grandes idazleak "La madre de Frankenstein" aurkezten du, "Episodios de una Guerra Interminable" narrazio-proiektuaren eleberri bizi eta hunkigarriena. Bernardo Atxagaren "Casas y tumbas" eleberri berrian oso gertuko istorioak kontatzen zaizkigu, ia gureak bezalakoak, adiskidetasun, maitasun eta heriotzaren harien bidez uztartuak. Protagonisten gazte denboratik -Trantsizioaren urte zalantzagarri haietako amets garaitik- gaur arte, beraien bizitzetan axolagabetasun eta errebeldiaz betetako garai haien nostalgia gainditzen denean. Kepa Muruak "La carretera de la costa" izeneko bere azken liburua hildako jendeari eginiko omenaldi gisa deskribatzen du, bereziki protagonistari egindakoa, eta, halaber, barkamen eta itxaropeneko bidaia iniziatiko gisa azaltzen du.