Martxoko nobela nobedadeak

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. “Los crímenes de Alicia”, 2019. urtean Nadal saria irabazitakoa, Guillermo Martínezek idatzitako misteriozko polizia eleberri bat da, “hiltzailearen bila”-ko kanon klasikoei erantzuten diena. Lewis Carrollen Ermandadearen esparruan garatzen da, bertako kide Arthur Sheldom irakasleak erabakitzen duenean Carrollen eguneroko pribatuak argitaratzea. Erabaki horrek eta eguneroko horietatik erauzitako orri batek krimen ugari abiaraziko dituzte. Emakume gazteak dira, musikariak, ederrak eta umezurtzak. Desagertzen badira, inork ez du haietaz galdetuko. Edo agian bai. Emakume independente eta deliberatu batek, Espainiako armadako ofizial baten laguntzarekin, serieko hilketa batzuk ikertzen ditu XVIII. mendeko Venezian, Marina G. Torrúsen “Azul Venezia : si me matas, mi madre vendrá a por tí” eleberrian.