Martxoko nobela nobedadeak

Hemen dituzu azken hilabete honetan liburutegira iritsi diren nobela berrien bilketa, eskuragai maileguan eraman ahal izateko. Bere lanean bikaina izan arren bizitza pertsonalean ziurtasunik ez duen eta komunikatzeko zailtasunak dituen itzultzaile batek protagonizatzen du “Horma” izeneko eleberria, non Angel Lertxundik Alzheimer gaixotasunean aurkitzen duen inoiz egon ez zen harreman afektibo bat berreskuratzeko aukera.Bestalde, egunerokoa eta ohiz kanpokoa nahasten dira Juan José Millásen “Que nadie duerma” izeneko eleberrian, emakume ahaztezin batek protagonizatzen duen maitasunezko eta beldurrezko eleberrian.