Mary Astor (1906-1987)
Paper txikiak eginez hasi zuen ibilbide zinematografikoa, zine mutuan, hain zuzen ere Mary Astorrek. Ondoren, John Barrymorek begia bota zion, eta orduan aldatu zen erabat Astorren bizitza artistikoa, Beau Brummel filmarekin, hots, zine mutuko klasiko batekin.
Soinudun zinema egiten hasi zenean arazo larriak izan zituen bere ahots bortitzaren ondorioz, baina modulatzea lortu zuen eta bere ibilbidea bideratzea, zeina arrakastaz betea egongo zen ordutik aurrera.
Honako hauek dira film ezagunenetako batzuk: Ladies Love Brutes, Zendako presoa, The Hurricane (John Ford), Maltako belatzea (John Huston) eta The Great Lie. Azken horrengatik emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen.Beste hauek ere badira: Meet Me in St. Louis, Return to Peyton Place eta bere azken filma Hush… Hush, Sweet Charlotte, Robert Aldrich zuzendariarena.
Mary Astor aktorearen lana urriaren 13tik 18ra bitartean ekarriko dugu gogora.