Mattin eta Poxpolin
Iñaki Martiarena Mattinek Poxpolin komiki aldizkariaren zenbaki batzuk ekarri dizkigu dohaintzan. Oso interesgarria Komikigunean dugun euskal komiki ekoizpena osatu ahal izateko. Mila esker!
Poxpolin euskarazko komiki aldizkaria Isaac Lopez Mendizabalek 1935 urtean sortu zuen, gazteleraz argitaratzen zen TBO aldizkariaren eredua Euskal Herrira egokituz. TBO komiki aldizkariaren testua euskaratu eta Jon Zabalo Txiki marrazkilariaren ekarpen berriekin aberastu zuen. 1936 arte argitaratu zen.
Komikigunean ditugun zenbakiak digitalizatu eta ikusgai daude hemen.