Maureen O’Sullivan (1911-1998)
Irlandan jaiotako aktore horrek Estatu Batuetan garatu zuen bere karrera. Lehen urratsak Frank Borzage zuzendariaren eskutik egin zituen eta pixkanaka leku bat egiten joan zen zazpigarren artean. Beti izango da gogoratua Jane modura egindako lanarengatik, Johnny Weissmüller-ekin filmatu zituen Tarzanen sei emanaldietan haren lagun bereizezinaren paperagatik, hain zuzen.
Paper horrez gain haren filmografian honako titulu hauek ere aipatu behar dira: The Thin Man, Ana Karenina, David Copperfield, The Devil-Doll, A Yank at Oxford, The Big Clock eta, bere karreraren azkenaldian, Peggy Sue ezkondu zen eta Hannah and her sisters, bere alaba Mia Farrow-ekin.
Maureen O’Sullivan ekarriko dugu gogora urtarrilaren 28tik otsailaren 2ra arte.