Menchu Gal. Margotzeko bizi, bizitzen margotu
MENCHU GAL ORENDAIN
(Irun, 1919-2008)
Aurten, Gipuzkoako margolari aparteko honen jaiotzaren mendeurrena ospatzen da. Paisaia eta, neurri txikiagoan erretratua eta natura hilak dira ospea eman zioten generoak, eta bertan garatu zuen hain erakargarri zitzaion kolorearen erakarpen pertsonala.Lortutako sari ugarien artean 1959an Espainiako Pintura Sari Nazionala jaso zuen, emakume bati lehen aldiz emandakoa, 2005ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Urrezko Domina, 2006an Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria eta Irungo Udalaren Urrezko Domina.
“Nola arnastu, hala margotzen zuen Menchu Galek: sakon, egoki eta azkar. Amédée Ozenfanten, Daniel Vázquez Díazen eta Benjamín Palenciaren dizipulu izana, Vallecaseko Eskolara atxikia eta Euskal Herrian lotura ugari izandakoa, Aurelio Arteta eta Montes Iturrioz tarteko. Kubismoaren eta espresionismo fauvistaren eragina jasotakoa, Nafarroako, Euskadiko eta Gaztelako paisaiak, erretratuak eta natura hilak dira haren obraren ardatza; Menchu kolorearen emozioa eta poza da, eta XX. mendeko emakumezko margolari esanguratsuenetako bat María Blanchardekin, Carme Laffontekin eta Maruja Mallorekin batera” (Edorta Kortadi).
“Parisko Eskolaren balio modernoetan sakontzen jarraitu zuen, fauvismoaren, kubismoaren, abstrakzioaren eta nolabaiteko surrealismoaren konkista formalei uko egin gabe” (Francisco Calvo Serraller).
“Menchu Galek berdearen freskotasuna eman zion Madrilgo Eskolari, eta Kantauri aldeko itsasoaren urdina” (Benjamín Palencia).
“Menchu Galek zalantzan jarri zuen bere obraren balioa bizitzaren azkenera arte” (Edorta Kortadi).
ERAKUSKETA
Ganbara, 3. pisua
2019/07/17 – 2019/09/28
Asteartetik larunbatera
11:00-14:00 / 16:00-20:00
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04