Mercedes Salisachs (1916-2014)
Irailean oroitzen dugu Mercedes Salisachsen jaiotzaren mendeurrena, hain zuzen gerra zibilean Donostian bizi izandako idazle bartzelonarra. Bere lana gerraondoko Espainiaren gizarte lekukotza garrantzitsua da, klase sozialen eta sexuen arteko rolen eta harremanen aldaketak islatzen baititu.
Kalitate handiko obra literarioa izanik, oso irakurria, emankorra eta saritua, hainbat hizkuntzatara itzulita, arrakasta handia izan du jendartean. Gainera, azken urteotan kritikoen eta aditu akademikoen arreta handiagoa jaso du eta ezinbesteko egile gisa hartua izan da espainiar literatura garaikidea ulertzeko. Liburutegian haren lanak topatuko dituzu.