Michael Caine (1933 - )
Maurice Joseph Micklewhite da bere benetako izena nahiz eta hasiera batean beste izen artistiko bat erabili zuen, baina erregistratua zegoenez gero, presaka aldatu behar izan zuen. Izan ere, The Caine Mutiny filmaren iragarkia kalean ikusi zuenean izenorde gisa erabiltzeko gustatu zitzaion eta bereganatu egin zuen. Orduz geroztik beti erabili izan du, salbuespen bakar batekin: Isabel II erreginak sir izendatu zuenean, orduan bere aitaren memoriari zor zion errespetuagatik bere benetako izena eta abizena erabili baitzituen.
Familia apal batekoa izaki, interpretazioaren munduan leku bat egiten jakin zuen, antzerkian paper txikiak interpretatuz, eta une batean Peter O’Toole ordezkatu zuen.
Zineman lehen paper handia Zulu filmean lortu zuen eta, ordutik, era guztietako pertsonaiak interpretatu ditu: irakasle, futbolari, arma gizon, seduktore porrokatu, herrialde bateko presidente, boxeo enpresari eta beste hainbat paper, denak kalitate oso handiarekin.
Bafta eta Oscar Sarietarako hainbat aldiz izendatua izan da: Alfie, Sleuth -Laurence Olivier ahaztezinaren ondoan-, Educating Rita, Hannah and her Sisters -Lehen Oscar saria-,The Cider House Rules -bigarren Oscar saria- eta The Quiet American.
Haren filmografia bikainean beste honako film hauek ere aipatu behar dira: The Ipcress File, Billion Dollar Brain, Woman Times Seven, Battle of Britain, The Last Valley, Too Late the Hero, The Romantic Englishwoman, The Man Who Would Be King, The Eagle Has Landed, Dressed to Kill, The Hand, Victory, Deathtrap, Blame It on Rio, The Fourth Protocol, Miss Congeniality, Batman Begins eta urte honetan Cannes Zinemaldian bere azken lana Youth aurkeztu du.
Ekainaren 29tik uztailaren 11ra bitartean errepasatuko dugu aktore handi horren filmografia.