Mike Nichols (1931-2014)
Joan den azaroan hil zen Mike Nichols, alemaniar jatorriko zinema zuzendari estatubatuarra. 1967. urtean zuzendari onenaren Oscar Saria jaso zuen Graduatua izeneko filmarengatik. Film horretako protagonistak Dustin Hoffman, Anne Bancroft eta Katharine Ross aktoreak izan ziren, eta, horrez gain, aparteko soinu banda eskaini zigun Simon & Garfunkel bikotearen abestiei esker.
Nahiz eta karrera gorabeheratsua izan, baditu titulu bikainak, estatuatxoa lortzeko izendatua egoteko balio izan ziotenak, honako hauexek, adibidez: Nor da Virginia Woolfen beldur? (1966) Elizabeth Taylor eta Richard Burton bikotearekin; Silkwood (1983) Meryl Streep, Kurt Russell eta Cher aktoreekin eta Working Girl (1988) Harrison Ford, Melanie Griffith eta Sigourney Weaverrekin.
Beste zinta hauek ere aipatzekoak dira: Carnal Knowledge, Heartburn, Regarding Henry, Wolf, Primary Colors, The Birdcage,Wit, Desioak itsututa eta Charlie Wilson's War.
Mike Nicholsen zinema ekarriko dugu gogora otsailaren 9tik 14ra bitartean.
{jcomments on}