Mikel Laboa musika instalazioa

KOLDO MITXELENA Kulturunean ospatuko diren Mikel Laboaren inguruko jardunaldien egitarauaren zati garrantzitsu bat Mikel Laboaren musika entzuteari eskaintzen zaio. Besteak beste, espazio propio bat sortu da horretarako Ganbaran, urriaren 15etik azaroaren 26ra bitartean ikusi ahal izango dena.
Musika instalazio honetan, bere ibilbidean jorratu zuen esperimentazio estetikoa azpimarratu nahi da. Bere ahotsaz baliatu zen unibertso propioaren adierazpena azaltzeko, jolas fonetiko aberats baten bidez. Umorea eta ironia tartekatzen ziren bizitzaren garraztasuna eta edertasunaren adierazpenarekin batera, etenik gabeko joko batean.
Esperimentazioaren kontzeptuari lotuta, Laboaren ahotsaz gozatzeko aukera desberdinak eskainiko dira instalazioan: esperientzia plastikoak, bere lagun eta lankideak sortu zituen diskoen portadak inguratuko dute espazioa, esperientzia berriei lekua eginez.
Horren isla ekarri nahi izan da instalaziora eta Laboaren ahotsarekin esperientzia pertsonal bat sortu. Musika instalazio honek isiltasunaren intimitatea proposatzen du abiapuntu gisa, bertan Laboaren kantuak eta haren irudiaz gozatzeko.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17