Mikel Lasaren `Bida Kaierak´erakusketaren azken egunak
Hurrengo larunbatean, apirilak 26, Mikel Lasaren akuarelak, pastelak, marrazkiak, erretratuak… KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara utziko dute. Bidai Kaierak proiektu honek beste bati utziko dio paso, zerikusirik ez duen beste bati; Mikel Lasak konparagarria ez den bere arte pertsonala eta bat batekoa erakutsi digulako.
Mikel Lasa bere bizitzaren zati txiki bat erakutsi digu, “margotzeko edo pintatzeko grina hori, bai zutik, bai eserita, bai trena martxan zegoenean,” erakutsi digu. Istorioz, herrialdez, hiriz, sentimenduz… beteriko erakustaldia. Bere atsedenaren antzezpena margotzen pasatzen zuen.
Txikiak, sinpleak, berehalakoak… dira Mikel Lasak bisitatu dituen lekuetatik sortu dituen obra polit eta ikusgarri hauek. Halaber, berarentzat garrantzia izan duten poeta eta idazle batzuen erretratuak ere ikusgai daude, bere olerki batzuekin batera.
KOLDO MITXELENA Kulturunetik gonbidatzen zaituztegu artista donostiar honen erakusketa bikain, original eta pertsonal honen azken egunetaz aprobetxatzea.