Mikel Lasaren 'Bidai kaierak'
Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran Mikel Lasa olerkariaren (Donostia, 1938) 'Bidai kaierak' erakusketa izango da ikusgai martxoaren 4tik apirilaren 26ra.
Erretiroa hartu eta gero Mikel Lasak aspaldidanik amestutako bizitza proiektua jarri zuen martxan. Bere bizikleta hartuta dozenaka herrialde zeharkatu ditu, Europan batik bat, beti bere margo kaxa eta koadernoarekin. Erakusketa honetan bere bidai fisikoak eta intelektualak aurkezten dizkigu, atseden gela batean eszenifikatuta, zeinetatik bere bidaira gonbidatzen gaituen.
Erakusketaren muina 200 akuarela, pastel eta marrazki baino gehiagok osatzen dute, azken 10 urteetan egindako bidaietan sortutakoak. Formatu txikiko lanak dira, gehienbat paisaiak eta eszenak, berehalakotasunak bultzaturik eginak guztiak.
Horiekin batera Eugenio Montale, Robert Frost, Ted Hughes, Seamus Heaney edo Fernando Pessoa bezalako poeta eta idazleen erretratuak aurki daitezke, baita Maple programarekin egindako geometria diferentzialeko ilustrazioak ere, zeinetan egileak matematikengatik duen interesa islatzen den.
Erakusketa 12 bidaia kaierak eta bere poema liburutik (Poema Bilduma, 1971) ateratako olerkiek osatzen dute.