Miniaturazko Artista liburuak erakusketaren inaugurazioa
Erakusketa hau Donostiako Artista Liburuari buruzko V. Topaketen barruan kokatu behar da. Topaketa horiek irailan eta urrian zehar egingo dira, lau entitate antolatzaileen egoitzetan: arteliburu 21, San Telmo Museoa, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Kutxa Kultur (Tabakalera). Aurtengo honetan, erakusketan parte hartuko duten egileei erronka sortzaile bat proposatu zaie: 5 x 5 x 5 cm-ko formatu txikian, gehienez ere, egitea euren artista liburuak. Txikiaren erakargarritasunetik abiatuko gara; ametsak, ametsak dira, nahiz eta beren hegoak ez izan handiak. Hori horrela, esan daiteke ez dagoela inolako diziplina artistikorik liburu-objektu horren esparruan sar ez daitekeenik. Eta horrela, liburu batek dituen ohiko hesiez gainetik egin dezake hegan, arrisku gehiago hartuz eta arte eta kulturako lurralde zabaletara iritsiz.
Inaugurazioa: Irailak 20, 19:00etan
Irailaren 20tik urriaren 4ra, Liburutegiko 1. solairuan
Astelehenetik ostiralera: 08:30-20:30
Larunbatetan: 08:30-14:00
Igandetan eta jaiegunetan itxita