Miniaturazko Artista liburuak erakusketaren inaugurazioa
Ogi-apurra
01 urr 2018
Erakusketa hau Donostiako Artista Liburuari buruzko IV. Topaketen barruan kokatu behar da. Topaketa horiek urrian zehar egingo dira, lau entitate antolatzaileen egoitzetan: arteliburu 21, San Telmo Museoa, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Kutxa Kultur (Tabakalera). Aurtengo honetan, erakusketan parte hartuko duten egileei erronka sortzaile bat proposatu zaie: 5 x 5 x 5 cm-ko formatu txikian, gehienez ere, egitea euren artista liburuak. Txikiaren erakargarritasunetik abiatuko gara; ametsak, ametsak dira, nahiz eta beren hegoak ez izan handiak. Hori horrela, esan daiteke ez dagoela inolako diziplina artistikorik liburu-objektu horren esparruan sar ez daitekeenik. Eta horrela, liburu batek dituen ohiko hesiez gainetik egin dezake hegan, arrisku gehiago hartuz eta arte eta kulturako lurralde zabaletara iritsiz.
Inaugurazioa: Urriak 1, 19:00etan
Urriaren 1etik 24ra, Liburutegiko 1. solairuan Astelehenetik ostiralera: 08:30-20:30 Larunbatetan: 08:30-14:00 Igandetan eta jaiegunetan itxita
Albiste gehiago
Albiste gehiago
Eduki publikatzailea
Crossover
KM Kulturneak martxoaren amaieran hartuko du CROSSOVER jaialdiaren bederatzigarren edizioa, martxoaren 23tik 28ra. Egitarauak estreinaldiak, erakusketa bat eta telesailen unibertsoa ikuspegi askotarikoetatik aztertuko duten hitzaldiak bilduko ditu, adituen ahotsak eta ikuspegi berriak uztartuz.