Miriam Hopkins (1902-1972)
30 eta 40ko hamarkadetan ospetsua izan zen Estatu Batuetako zinema aktore bat da Miriam Hopkins. Lehenengo arrakasta handia Ernst Lubitschen Trouble in Paradise izeneko filmarekin lortu zuen, eta aktore kotizatu bilakatu zuen.Geroxeago iritsiko ziren beste film arrakastatsu hauek: The Smiling Lieutenant, Dr. Jekyll and Mr. Hyde, Becky Sharp -film horrengatik Oscar sarirako izendatua izan zen-, Barbary Coast, These Three, The Old Maid, The Heiress eta Old Acquaintance, besteak beste.
Haren bizitza sentimentala oso gorabeheratsua izan zen -4 aldiz ezkondu zen-, eta lehia latza eduki zuen Bette Davisekin, aktore horrek haren senarrarekin, Anatole Litvakekin, maitasun harremanak izan baitzituen.
Hegoaldeko doinua zuenez gero, kontuan hartua izan zen Scarlett O’Hara interpretatzeko baina azkenean Vivien Leigh aktoreari eman zioten paper hori.
Miriam Hopkins gogoratuko dugu maiatzaren azken astean.
{jcomments on}