Moon girl 3

Moon Girl y dinosaurio diabólico 3: la más lista del mundo!
Panini, 2018. Marvel %100
(Moon Girl and devil dinosaur, 13-18. USA, 2017-01/06)
Marvel unibertsoa betirako aldatu da. Ngarren aldiz. Horretarako arrazoi komertzialak aipatzen dira maiz. Ez dugu guk hori ukatuko. Baina, era berean, Marvel unibertsoa betirako aldatu dela ezin dugu alboratu. 60. eta 80. hamarkada bitartean tebeo hauekin hazitako jende asko nostalgiak jota bizi da. Hori dela eta, etengabeko berrargitalpen mardulak kaleratzen dira. Erosoak (pisua eta prezioa aintzat ez badugu hartzen), oro hartzaileak, edizio kritikoak... Ondo.
Alabaina, iraganmina salbatzea baino, unibertso aldakor horretako erroak salbatzea eta bertan iruditeria eta pertsonaia berriak txertatzea, horretan datza magia. Eta artea.
Agerpena berreskuratzea, Silver Surfer berriz shakespearetzea, Avengers nagusiak emakumetzea, Hulk bizkorra bihurtzea... hori gutxi ez eta hara non Jessica Jones eguneratzea, Miss Marvel gaztetzea, edo Kirbyren garunetik sortutako Devil Dinosaur haur batekin batzea, besteak beste, horiek ere baditugu.
Pertsonaia berriak ez dira ezerezatik sortzen. Esate baterako, Moon Girl-i gagozkiola, Lunella Yancy kalean kokatzea eta harl Patrulla-X 80 toki beldurgarri batera eramatea horren lekuko dugu. (una pesadilla distópica? No, algo peor... ... son los 80!). Eta 9 urtetako haurra, barkatu, eta uniberso osoko garunik bizkorrena etxetik atera eta "He visto muchas cosas difíciles de creer" pentsatzen ikusten duzunean...
Horrek ere haraindikotasuna kentzen die istorio hauei. Sinesgarritasuna galdu gabe. Superheroiak ere entretenimendu ona direla berresten duzu. Baita pentsatzeko parada eman ere.
Zale berriak lortzeko bideak irekita daude jada. Eta arrakasta emakumezko artista zein protagonistengandik etortzea berri ona da.