Mosaico Italiano
Hemen da Mosaico Italiano zikloaren seigarren edizioa!
Mosaico Italiano
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak Italia Txiki Kultur Elkartearen laguntzarekin antolatutako ‘Mosaico Italiano’ zikloaren seigarren edizioa datorren asteazkenean, urriaren 22an, hasiko da, ‘Il ferroviere’ filmaren proiekzioarekin eta ondoren Francesco Roncaglia eta Silvia Casagranderen artean egingo den solasaldiarekin.
Goizane Alvarez Kultura diputatuak gogorarazi du ‘Mosaico Italiano’ zikloak zinemaren bidez Italiako kulturan zehar ibilbide bat egitea proposatu nahi duela: “Aurreko edizioetan bezala, zikloan film italiarren proiekzio batzuk izango dira, jatorrizko hizkuntzan eta gaztelaniazko azpitituluekin, Italiak azken mendean izan dituen aldaketei buruz hausnartzeko, bere zinematografiaren bidez”
Hain zuzen ere, maiatzera arte hilabetero izango da hitzordu bat, abenduan izan ezik, non zuzendari italiarren filmak proiektatuko diren, horietako batzuk neorrealismoaren funtsezko egileak, eta beste batzuk autore garaikideak, Italiako bizitza eta kulturaren gai, problematika edo gertaera funtsezkoak pantailara eraman dituztenak. Penintsula iparraldetik hegoaldera hartzen duen begiradaz, hiri eta landa paisaiak zeharkatuz joango dira ikusleak, garai eta egoera historiko ezberdinetan. Edizio honetan, lanaren gaia izango da hari nagusia, gerraostetik gaur egun arte.
Zikloaren programazioa
MI6 zikloaren programa honako hau izango da:
● Urriak 22: ‘Il ferroviere’ (Pietro Germi)
● Azaroak 5:‘Il compagni’ (Mario Monicelli)
● Urtarrilak 14: ‘Rocco ei suoi fratelli’ (Luchino Visconti)
● Otsailak 4: ‘Rimetti a noi i nostri debiti’ (Antonio Morabito)
● Martxoak 11: ‘Il capitale umano’ (Paolo Virzì)
● Apirilak 15: ‘Libera, amore mio’ (Mauro Bolognini)
● Maiatzak 13: ‘Non essere cattivo’(Claudio Caligari)