Mosaico Italiano 2. Zinemaren eta literaturaren artean
Mosaiko italiarra 2 bidaia bat da italiar zineman zehar. Kulturaren eta gizartearen zenbait alderdiren inguruko begirada kritikoa eta ironikoa proposatzen digu, eta gerraostetik gaur egunera arte Italiako kronikan giltzarriak izan diren zenbait gertaera deskribatzen ditu.
Zikloak zortzi filmen aukeraketa hartzen du barne, italieraz emanda, gaztelaniazko azpitituluekin; horietako batzuk literatur lanetan oinarrituta. Ondoren, eztabaida irekia egingo da italieraz, gaztelaniaz eta euskaraz.
Denboraldiari hasiera emateko, omenaldia egingo zaio Leonardo Sciascia siziliar idazleari, bere literatur lanetan oinarritutako hiru filmekin. Maurizio Regosa italiar idazle eta kritikariak aurkeztu eta moderatuko du eztabaida.
Martxoan, bi egunez jarraian, mafiaren fenomenoari helduko zaio. Hilaren 25ean, Marco Tullio Giordanaren "I cento passi" filma emango dute, Peppino Impastatoren bizitzari buruzkoa. Hilaren 26an, mahai-ingurua egongo da eta honako hauek bertaratuko dira: Iñigo Domínguez kazetari eta idazlea, Giovanni Impastato, Peppinoren anaia, eta Sizilian mafiaren aurkako borrokan diharduen LiberaMente kooperatibako ordezkari bat.
2019ko urriaren 30ean, asteazkena, 18:00-21:00
UniversoSciascia 1
CADAVERI ECCELLENTI (“Gorpu bikainak”)
Francesco Rosi 1975- 120’ (Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz azpititulatuta)
IL CONTESTO
Leonardo Sciascia 1971
Sarrera eta eztabaida Maurizio Regosa italiar idazle eta kritikariaren kontura.
Film bikain hau Palermoko kaputxinoen kriptan hasi, eta ezinegona sortzen duen esaldi batekin amaitzen da (”egia beti ez da iraultzailea”). Polizia-thrillerretik polizia-intrigara igarotzen da, 70eko hamarkadako giro soziala islatuz. Antzezle bikainak, besteak beste nabarmentzekoa, Max Von Sydow.
2019ko azaroaren 21a, osteguna, 18:30-21:00
UniversoSciascia 2
A CIASCUNO IL SUO (“Bakoitzari berea”)
Elio Petri 1967-92’ (Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz azpititulatuta)
A CIASCUNO IL SUO
Leonardo Sciascia 1966
Mafiari buruzko lehenengotariko italiar film honetan, intriga ondo egituratuta dago, eta ikus-entzulea harrapatzen du. 60ko hamarkadako giro sozial arrarotu eta itogarriaren erradiografia ezin hobea. Aktore onak, Gian Maria Volontè handia buru dela.
2019ko abenduaren 12a, osteguna, 18:30-21:00
UniversoSciascia 3
IL GIORNO DELLA CIVETTA (“El día de la lechuza”)
Damiano Damiani 1968 107’ (Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz azpititulatuta)
IL GIORNO DELLA CIVETTA
Leonardo Sciascia 1961
Siziliako herri batean eraikitzaile bat hiltzen dute; mafiak nahi du jendeak ustea hilketa ohorezko delitu bat izan dela. Carabinierien kapitain batek erabaki du frogatuko duela mafiako buru bat hilketa horren atzean dagoela. Ohiz kanpoko polizia-filma, aurreratzailea eta oso laikoa, non kontrajartzen diren ongia eta gaizkia, mafia ikusten dutenak eta mafiaren existentzia ukatzen dutenak, gizon-emakumeak, gizagaixoak eta kuakuarakua. Claudia Cardinale eta Franco Nero dira protagonistak.
2020ko urtarrilaren 22a, asteazkena, 18:30-21:00
DON CAMILLO (“Camilo jauna”)
Julien Duvivier 1952-107 (Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz azpititulatuta)
DON CAMILLO
Giovannino Guareschi 1948
Don Camiloren sagak Italiako gerraostearen irudia erakusten du. Gaur egunera arte nortasun kolektiboan eragina izan duten funtsezko bi izaera lantzen dira: Don Camilo apaizarena eta Pepón komunistarena, lehiaren eta adiskidetasunaren arteko betiko borrokan murgilduta, zenbait pasartetan, ezin ahaztuzko komikotasun bikainera iritsiz.
2020ko otsailaren 19a, asteazkena, 18:30-21:00
LO SCOPONE SCIENTIFICO (Sembrando ilusiones)
Luigi Comencini 1972, 116’ (Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz azpititulatuta)
70eko hamarkadan, Erromako auzo pobreetan girotutako komedia dramatikoa. Peppino (Alberto Sordi) eta Antonia (Silvana Mangano) bost seme-alaba dituzten senar-emazte oso pobreak dira, eta, miseria horretatik atera nahian, urtez urte ahalegintzen dira milioi asko dituen emakume amerikar zahar baten (Bette Davis) dirua irabazten, scopone scientifico jokoan aritzera gonbidatzen baititu. Aberatsen eta pobreen arteko betiko borrokari buruzko historia indartsua, aktore handiak protagonista dituena.
2020ko martxoaren 25a, asteazkena, 18:30-21:00
I CENTO PASSI (“Ehun pausoak”)
Marco Tullio Giordana 2000-114´(Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz azpititulatuta)
Filmak Peppino Impastatoren Cinisiko (Sizilian) bizitza eta heriotza deskribatzen ditu, 1978ko mafiaren eskutik. Familia mafioso batean jaioa, Peppino mafiaren aurka borrokatu zen, eta horren aurka agertu zen argi eta garbi. Haren ausardia eta lekukoa Felicia amak eta Giovanni anaiak jaso zituzten. Gaur egun, Peppino Impastato ikono nagusietako bat da Sizilian mafiaren pentsamendua errotik ateratzeko borrokan diharduten guztientzat. Filmean, nabarmentzekoa da Luigi Lo Cascioren antzezlan ona, Peppinoren paperean.
2020ko martxoaren 26a, osteguna, 19:00-21:00 B E R T A N B E H E R A
Mahai-ingurua: Mafiaren fenomenoa Italian: iragana, oraina eta etorkizuna. B E R T A N B E H E R A
2020ko apirilaren 28a, asteartea, 18:30-21:00
BUONGIORNO, NOTTE (“Egun on, gau”)
Marco Bellocchio 2003-106´ (Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz azpititulatuta)
IL PRIGIONIERO
Anna Laura Braghetti eta Paola Tavella 2005
1978an Aldo Mororen gatibualdia eta heriotza kontatzen duten italiar filmetatik, beharbada hau da bitxiena; Bellocchio gertaera horretara hurbilduko da ikuspuntu dokumental batetik, Anna Laura Braghettiren (komandoko kide bat) liburuan oinarrituta. Alabaina, une berean Moro gatibu izan zuten gizonen eta emakumearen bizitza deskribatuko du, emakumea erreferentzia hartuta eta ikus-entzulea harrituta utziko duen imajinaziozko elementu baten errealitatean sakonduz. Nabarmentzekoak dira Maya Sansaren (Chiara) eta Roberto Herlitzkaren (Moro) antzezpenak; izan ere, film hau Veneziako Leone d’Oro irabazteko zorian egon zen.
2020ko maiatzaren 20a, asteazkena, 18:30-21:00
IL DIVO
Paolo Sorrentino 2008-113' (Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz azpititulatuta).
Film hori 1991tik 1993ra bitartean Italiako politikan figurarik eztabaidagarrienetakoa izan zen Giulio Andreottiri buruzkoa da, XX. mendeko bigarren zatian Kristau Demokrazia alderdiko ordezkaria izan zenari buruzkoa. Mafiaren eta Estatuaren arteko “trattativa” edo negoziazioa, boterea, erlijioa, Kristau Demokraziako kide desberdinen arteko harremanak, besteak beste, osatzen dute film horren edukia, non nabarmentzen den Andreottiren figura ilun eta enigmatikoa, Toni Servillo aktore napolititarraren interpretazio bikainarekin.
2020ko ekainean
ItaliaTxiki APERIKONTZERTUA
Musika eta Spritz, Mosaiko Italiarra poztasunez amaitzeko.
Eguna eta lekua zehazteke.