"Mosaico Italiano 4"-ren itzulera proiekzio "Bellisima" baten eskutik
Urriaren 17an, 18:30etan, Santa Teresa Komentuan
"Mosaico Italiano 4"-ren itzulera proiekzio "Bellisima" baten eskutik
Luchino Viscontik irekiko ditu Mosaico Italianoren denboraldi berriko ateak. Milango zinemagileak zuzenduta, 1951ko lanak 110 minutuko luzapena du. Gainera, jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpitituluekin.
Zuzendaria neorrealismo italiarraren adibidetzat hartzen da, hau da, XX. mendeko Europako gizartearen errealitatea erakustea helburu duen mugimendu zinematografikoaren ordezkaritzat. Maddalena Cecconi (Anna Magnani), sei eta zortzi urte bitarteko neskatilen kasting bat dagoela entzun ondoren, alaba antzezpenaren munduan sartzeko borrokatzen ari da.
18:30etik aurrera, Santa Teresa komentuko KMKren Ekitaldi Aretoan, Sara Agnetti eta Francesco Roncaglia izango dira. Proiekzioa eta mahai-ingurua Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki elkarteak antolatu dituzte, lehen aipatutako zikloaren testuinguruan.