Mosaiko Italiarra. Zinemaren eta literaturaren artean

Zinema eta literatura uztartuta, Mosaico Italianok ibilbide bat proposatzen du literatura italiarrean barna, gure Areto Nagusian garatuko dena. Zikloak zuzendari italiarren zortzi film eskainiko ditu. Zuzendari horietako asko neorrealismoko funtsezko autoreak dira, eta literatura italiarraren puntako lanak zinemaratu zituzten. Penintsula iparraldetik hasi eta hegoalderaino bilduko duen begiradaz, hiri eta landa paisaiak zeharkatuko ditugu, hainbat garai eta egoera historikotan. Proiekzioetan lehenak eta azkenak gorazarre egingo die «ipuinen arteari” ; tartean daude seiak, aldiz, joan den mendeko lehen hamarkadetako film freskoak dira.
Emanaldi bakoitzak dagokion literatura obraren inguruko sarreratxoa izango du, eta, behin proiekzioa amaituta, eztabaida irekia egingo da filmari eta bertan agertutako gaien inguruan, italieraz, gaztelaniaz eta euskaraz. Zikloa ixteko, musika zuzenean duen ikus entzunezko ikuskizun bat izango da gozagai: zinema italiarrari omenaldia egingo zaio zinemarako sortutako musikaren bitartez, Tabakalerako 4. solairuan egingo dena, Kutxa Kultur Plazan.
2018-10-31, asteazkena, 18:30
Filma: Maraviglioso Boccaccio
Liburua: Il Decamerone
2018-11-29, osteguna, 18:30
Filma: La Ciociara
Liburua: La Ciociara
2018-12-17, astelehena, 18:30
Filma: Cristo si è fermato a Eboli
Liburua: Cristo si è fermato a Eboli
2019-01-23,asteazkena, 18:30
Filma: Uomini contro
Liburua: Un anno sull'Altipiano
2019-02-27, asteazkena, 18:30
Filma: La pelle
Liburua: La pelle
2019-03-27, asteazkena, 18:30
Filma: Il giardino del Finzi Contini
Liburua: Il giardino del Finzi Contini
2019-04-30, asteartea, 18:30
Filma: Il deserto dei Tartari
Liburua: Il deserto dei Tartari
2019-05-22, asteazkena, 18:30
Película: Racconto dei Racconti
Obra literaria:Lo Cunto de li Cunti
2019-06-08, larunbata, 19:00, KUTXA KULTUR PLAZA, TABAKALERA, 4. solairuan
A spasso per l'Italia. Dúo L'Incontro - Arpa&Oboe