Moving Pictures. Jaime de los Ríos
Beti egin izan dut lan hizkuntza ez semantikoaren arloan. Forma liberatzea bilatzen dut, esanahiaz eta tradizio sinbolikoaz harago.Moving Pictures nire obra muturrekoena da, eta, aldi berean, nire azken kezka ongien islatzen duena: kontenplazio ariketaren bidez, gure munduarekiko esperientziarako leiho bat lortzea, eta geure burua irudiek duten inposizio subjektibatzailetik salbuestea.
Moving Pictures sistema bat da, irudiari tresnaren, artefaktu kulturalaren estatusa ematen diona.Argi naturalaren bidez egia bilatzen duen kontzeptu protokonstruktibista berreskuratzeko saiakera bat da, azalpen filosofiko bat, zeinak azaltzen duen nola arrazoiak –beste esanahi batzuk bilatu gabe edo bere argumentuak pentsalari klasikoei edo beste kontakizun batzuei eman izan zaien autoritatean oinarritu gabe– egia bilatzeko eta aurkitzeko aukera eskaintzen digun, norberarena den argia soilik baliatuz: pentsatzeko eta existitzeko askatasuna. Descartesen ideiak, sakona eta ahantzia, bat egiten du gizarteak saturazio bisuala eta gehiegizko informazioa jasaten dituen garai honetan nik daukadan egikerarekin; horregatik eskatzen du proposatutako singulartasuna.
Obra handi honek, erreproduzigarritasun algoritmikoaren aroan, mihise handietarantz eginiko bilakaera ironiko bat aurkezten du, espresio piktorikoaren obra gailenak gogoratuz, zeina lantzen baita soluzio infinituko abstrakzio konputazional autopoietiko baten bidez. Haren materialtasunak hedatu, kolapsatu eta berriro orekatzen den sistema batean du jatorria.Igarotze hori bilaketa etengabe bat da, prozesu pertsonal bat, bisitariekin partekatu nahi dudana mugimenduan dauden koadro hauetan, etengabe aldatzen ari diren mihiseetan.Inoiz, behatzearen intimitatean, bat egiten dut Moneten pintzelkadarekin, eta, beste batzuetan, Turnerren handitasunarekin; baina, aldizka, Zobelen argia ere aurkitu izan dut.Abentura partikular honek pasio handi baterantz eraman nau: pinturarantz.Gonbit egiten dizuet zorian eta ametsetan oinarritutako hurbilketa psikoanalitiko bat egitera, igerian dabilena enigma irrazional batean, adimenik gabeko eremu batean, irudimenarenean.
“Bigarren izaera” hori, materialtasun digitalekoa, gure aurrean garatzen da ia esploratu gabeko baina eguneroko geruza bat bailitzan, eta haren sortzailetasuna modu bat da (edo izan daiteke) arteak gainera datorkigun mundu postgizatiar ausart honi aurre egiteko.
Jaime de los Ríos
Jaime de los Ríos Donostian jaio zen (1982) eta Erdibideko Artista da. ARTEK[Lab], Arte eta Zientzia laborategi irekiaren sortzailea da eta bere ibilbidea diziplina horien eta Sistematikaren arteko elkargunean dago, mekanismoen, erritmoen, eredu naturalen eta talde-inteligentziarekin estu lotuta. Software eta hardware askean espezialista da. Eta haren lanaren parte handi bat lankidetzazkoa da, bere obren artean inguru murgiltzaileak aurkitzen ditugu, baita jarrera naturala eta konputazionala lotzen dituzten bestelako obra dinamikoak ere.
Azken urteotan, Jaimek arakatu ditu mediaren giza inplikazioak, zibernetika eta giza-makinaren arteko harremana, eta lantaldeetan gauzatutako proiektu irekiak erakutsi, sustatu eta garatzeaz gain, nazioarteko artistak sustatu ditu (Art&Science Agentzian eta BEEP bilduman koordinazio teknikoa). Sormen eta ekoizpen horizontaleko protokoloak ere egin ditu.
Ganbara, 3. solairua
Inaugurazioa: otsailak 15 , 19:30
2018-02-15 / 2018-04-07
Asteartetik larunbatera:
11:00-14:00 / 16:00-20:00
Jai egunetan eta martxoaren 31an, itxita
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04