Mugako nire lagunei. Ipar Euskal Herria karlistadetan 1833-1876

Ipar Euskal Herriak karlistadetan jokatu zuen papera funtsezkoa izan zen, altxamenduen prestaketa garaian, karlistentzat babesleku eta oinarri logistiko gisa. Baiona, beraz, espainiar liberalen espioitza gune bihurtu zen eta gerrari buruzko informazioa lortzeko toki pribilegiatua suertatu zen.
Ipar Euskal Herriko 27 familia eta erakundek gerra karlistekin lotutako erakusketa-materialak eman dituzte. Materialok eta bi museoek dituzten fondo ugariak kontuan hartuta, protagonistek berek “muga” izenez izendatu zuten lurralde horretan karlisten fenomenoak izan zuen eragin handia egiazta dezakegu.
Familiek zintzo zintzo gordetako argazkiek, eskuizkribuek, kontakizunek, dominek eta bestelako objektuek bere horretan eutsi diote gertaera horien oroimenari, emozio-karga eta guzti.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17