Museo Bildumari buruzko iruzkina
Cano, Harkaitz (1975-)
Holgado, Iñaki (1971-)
Donostia: Euskal Herriko Ikastolak, 2016
Xabiroi aldizkariaren 9. albuma dugu hau. Jada klasikoak diren bi autoreen lana dago, Cano eta Holgadorena. Klasikoak, elkarren arteko lana soka luzekoa da. Klasikoak, gure komikigileen artean bai goi mailako nibelagatik bai eta iraupenagatik. Zorionez.
Euskal komikien antologietan agertuko den lana dela ziur gaude. Alegia, euskal komikiaren museo bilduma balitz, Cano eta Holgadoren Museo Bilduma han izango zen.
Holgado jada lur orotariko artista da, nazioarteko merkatuan tokia duena. Bere arkatzak Canoren gidoiaren mesederako jartzen dituenean, hau da emaitza. Canoren gidoiaz zer esan. Gorantzako progresioa komiki gidoilaritzan ere. Museoaz, Arteaz, Sorkuntzaz... bere buruari galdetzen dio istorio honetan zehar. Erantzuna, klasikoak moldatuta ematen digu, bai eta hitzik gabe eman ere.
Hau da, lan bikaina eta guztiz egokia.