Nadar, Miriam Luki eta Juan Tallón, “Zilarrezko Euskadi Sari”-en garaile
Sariak Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak banatuko ditu

Nadar, Miriam Luki eta Juan Tallón, “Zilarrezko Euskadi Sari”-en garaile
Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak, Gipuzkoa Merkatariak Federazioaren baitan dagoenak, Zilarrezko Euskadi Sarien garaileak ezagutarazi ditu. Bertan aurki ditzakegu Juan Tallón eta haren gaztelaniazko Obra Maestra, Miriam Lukiren Argialdiak eta Castellóngo Nadaren bi obra, Fatty, el primer rey de Hollywood eta Transitorios. Zilarrezko Euskadi Sariak azaroaren 6an, goizeko 10:00etan, Donostiako Hontza liburu-dendan banatuko dira. Nadarren izendapena, hori bai, azaroaren 9an izango da Ebla liburu-dendan.
Gremioak jakinarazi duenez, azken honen, Nadarren bi komiki izendatu dira aurrenekoak zuri-beltzeko Hollywooden barne-miaketa egiten duelako, bigarrenak familien arteko harremanak aztertzen dituen bitartean.
Esaniko obrak, bi jardunalditan goraipatuak (azaroaren 6 eta 9an), gure bilduman aurki daitezke. Aukerak, segidakoak dira: artistaren izen bilaketa (Nadar adibidea) ala katalogoaren kontsulta eginez.