Nagisa Oshima (1932-2013)
Joan den urtarrilaren 15ean hil zen Nagisa Oshima, zinema zuzendari japoniarra. Urteak pasatu zituen gurpil-aulki bati lotuta, baina, hala ere, Japoniak eman duen zuzendari probokatzaileena izan da, eta lehen mailako legatu zinematografikoa utzi digu. Haren filmografia bikainean aipatu behar dira Aito Kibo no Machi, Nihon no Yoru to Kiri -Nouvelle Vague izeneko korrontearen eraginarekin- Shiiku, Hakuchu no torima, Etsuraku, Koshikei, Gishiki, Ai no koriida (Zentzumenen inperioa), Ai no borei (Pasioaren inperioa), Merry Christmas, Mr. Lawrence edo Gohatto.
Nagisa Oshimaren zinema ekarriko dugu gogora otsailaren 11tik 16ra bitartean.