Nahia Zubeldiaren eta Manu Matthysen kontzertua
Iparraldean Bertan-eko zikloarekin jarraituz, Euskal Kultur Erakundeak proposatuta eta KOLDO MITXELENA Kulturunea antolatuta, gaur, arratsaldeko 7:30tan, Nahia Zubeldiak eta Manu Matthysek kontzertu bat eskainiko digute KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.
Kontzertua Nahia Zubeldiak hasiko du bere gitarra akustikoarekin soilik. Kantuen hitz eta musika guztiak berak idazten ditu euskaraz bakarrik. Dena den, Mikel Laboaren bertsio bat abestuko digu. Maitasuna, ametsak eta irudimenezko munduak dira Nahiak erabiltzen dituen gai ohikoenak, baina baita, gizartearen eta biziaren zentzugabekeriak aipatzen ditu bere abestietan.
Ondoren, Manu Matthys, Odei taldeko kidea, gehituko zaigu kontzertuan Nahiaren kantu batzuei soinu elektronikoak janzteko eta apaintzeko.
Urte honetako Iparraldean Bertan-eko azken jarduera ospatzen da gaur arratsaldean. Iparraldeko artista hauen musika entzuteko eta Iparraldean Bertan zikloari amaiera emateko aukera ezin hobea.
{jcomments on}