Nanni Morettiren "Il Caimano" Ekitaldi Aretoan izango dugu
Azaroaren 8an, 18:30etan, Santa Teresa Komentuan
Nanni Morettiren "Il Caimano" Ekitaldi Aretoan izango dugu
Nanni Moretti-ren Il Caimano obra izango dugu Mosaico Italianoren denboraldi berriaren bigarren ekitaldian, azarokoan hain zuzen ere. Film honekin, Italia 20 urteko epean eraldatu zuen “berlusconismoaren” fenomenoari buruzko hausnarketa hari bat proposatzen da. Pelikulak iruzkin asko sortu zituen, izan ere, Berlusconiri buruz eta beste gauza batzuei buruz hitz egiten du, eta Morettik zeritzon bezala: "amodiozko film bat da, zinemari egindako omenaldi bat eta film politiko bat". Silvio Orlando eta Margherita Buy Italiako zinema garaikideko aktore esanguratsuenetakoek antzeztua, Il Caimano obra konplexua, enigmatikoa eta ausarta da. Arrakasta handirik ez duen Paolo Bonomo film-ekoizle baten bizipenetan oinarrituko gara. Protagonistak, une pertsonal bereziki zaila bizi du: emazteaz banantzen ari da. Istorioa drama sakon batean murgiltzen dela dirudienean, gidoi bat eskainiko diote Bonomori, Silvio Berlusconiri buruzko film bat egiteko, proposamena onartu eta guztia aldatuz joango da.
18:30etik aurrera, Santa Teresa komentuko KMKren Ekitaldi Aretoan, Silvia Casagrande eta Marina de Franceschi izango dira. Proiekzioa eta mahai-ingurua Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Italia Txiki elkarteak antolatu dituzte, lehen aipatutako zikloaren testuinguruan. 6 David di Donatello Sari jaso zituen luzemetrai batez gozatzeko aukera izango dugu, Cannesko Zinemaldian eta Europako Zinemaren Sarietan ere nominatua izan zenaz, hain zuzen ere.