nanoKOMIK
CIC nanoGUNE eta DIPC ikerketa-zentroek nanoKOMIK antolatu dute, nanofikziozko lehen komikia sortzeko zientzia eta artea lotzen dituen proiektua. Lehenik Bilbo, Donostia, Vitoria-Gasteiz, Iruña eta Baionan zientzia eta komikiari buruzko tailer irekiak antolatu dira 12-18 urte arteko gazteentzat. Otsaila eta apirila bitartean zabalik egon den lanak jasotzeko tartean, ehundik gora nanoKOMIK jaso dira. Hurrengo pausoa ekaineko sari banaketa izango da, bertan aurkeztu diren lan guztiak ikusi ahal izango dira, eta baita nanobotereei buruzko ikuskizun batez gozatu ere. Azkenik, eta proiektu hau gizarteratzeko asmoz, aurkeztu diren lanetan oinarritutako beste komiki bat bersortuko du marrazkilari profesional batek eta lan guztiekin erakusketa ibiltaria ere antolatuko da udazkenean.
