nanoKOMIK Dayanne eta Murilloren esku
CIC nanoGUNE eta DIPCk antolatuta, lehenik nanozientzia eta komikiaren inguruko tailerrak burutu zituzten 190 ikaslerekin, ondoren nanoKOMIK lehiaketan 100 lanetik gora jaso ziren, gero aurkeztu ziren lanen erakusketa ibiltaria eta azkenik Dayanne eta Murillo komikia.
Komiki hau lehiaketan aurkeztu diren lanetan oinarrituta dago, parte-hartzaileek sortutako nanobotereak eta superheroiak erabiliz berreraikitako komikia izan da. Album bakarrean argitaratu dute, alde batetik euskaraz eta bestetik gazteleraz. nanoKOMIKen webgunean berriz, euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez ere topa dezakezue.