'Natasha' komikiaren aurkezpena
Natasha
Koldo Almandoz eta Aritz Trueba
Farmazia Beltza, 2022 (euskaraz)
Nuevo Nueve, 2022 (gazteleraz)
AURKEZPENA: Komikigunean (Errege-erregina katolikoak 16) MAIATZAK 27 11:00etan
Koldo Almandoz zine munduan aditu eta ezaguna, eta Aritz Trueba diseinu zein marrazkian iaioa, biak dira donostiarrak. Zein baino zein saiatuagoa dagokien arloan, eta lanbidean. 'Natasha' komikian elkarlanean aritu dira biek, bakoitzak bere oinarri zein mundua bestearen osagarri bihurtuz eta komikia bai iruditik zein narratibatik jorratuz.
Natasha 18 urteko emakumea da, hirira iritsi berria unibertsitate ikasketak burutzera. Elena eta Ane, bigarren mailako bi ikaslerekin, partekatuko du pisua. Herritik urrun, eta lagun berriekin, erronkaz beteriko bizitza berri bat deskubrituko du Natashak.
Egun batean, ordea, iraganak, oraina hankaz gora jarriko du. Duela urte eta erdi Natasha bideo sexual batean agertu zen. Bideoa biralizatu eta Natasharen bizitzan eragin izugarria izan zuen.
2021. urteko Eusko Jaurlaritzako Kultur Saileko Komiki deialdiaren irabazlea izan zen 'Natasha' proiektua argitaratu du Farmazia Beltza argitaletxeak euskaraz eta Nuevo Nueve etxeak gazteleraz 2022ko udaberrian.
Natasharen izuzkina