Naturaren taupadak
Naturak babesa emateaz gain laztandu ere egiten gaitu, baina baita zigortu ere, guk bera zaindu edo birrindu egiten dugun bezalaxe. Maiatzaren 16tik Ekainaren 11ra, Fonotekan elementuak haserre bizian jarriko dira Earthquake filmarekin, baina gero arrantza egitera joango gara A River Runs Through It filmarekin eta abenturak biziko ditugu The Emerald Forest, Greystoke edo Tarzán filmeekin. Ama edo amaorde lurra, beti naturaz inguraturik.