Nazio Elkartearen Kontseiluak Donostian egindako bileraren mendeurrena ospatzeko erakusketa

1920ko uztailaren 30etik abuztuaren 5era arte Nazio Elkartearen Kontseiluak Donostian egindako bileraren mendeurrena dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak erakusketa txiki bat antolatu du, Liburutegiko 1. solairuko gune nagusian urriaren 17ra arte ikusgai egongo dena.