Nazio ideia
Sortu berria den "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historiarlari Elkarteak "Gipuzkoako Historiaren aurpegi berriak" izena duen hitzaldi sorta aurkezten du.
Utero ospatuko den hitzaldi sorta honen helburua ikerketa historikoaren plazaratzea da, hau da, publiko orokorrari aukera eman maila akademikoan egiten diren ikerketa historikoak ezagutzeko.
Datorren asteazkenean, hilak 30an, EHUko irakaslea den Alberto Angulo Morales-ek honako hitzaldia emango du:
Nazio ideia Euskal kongregazioetan
Azkenengo urteotan, Aro Berriaren euskaldun emigranteen ikerketek zenbakiaren arazoa alde batera utzi dute. Ikuspuntu kultural eta politikoak gero eta garrantzi gehiago dituela gero eta garbiago denez, hitzaldi honen mamiak zerikusirik haundia izango du aspektu hauekin. Ertaroko nazio merkataletik (Brujasen edo Nantesen zeudenak) euskaldunek anaidi hauen bitartez bere portaera nazioanala mantendu ahal izan zuten. Madrilgo kasuak eta berak Indietako beste anaidi euskaldunekin izandako harremanak ere erabiliko ditugu
Brugge, quartz-en argazkia (CC-BY-ND)