Negalyod, zientzia-fikzioa eta gehiago

Vincent Perriot
Norma, 2019
Dinosaurioak bizi eta hodi erraldoiek zeharkatzen duten apokalipsi-osteko mundu bat, airean flotatzen duten hiriak… eta dena kontrolatzen duen sare bat, lurraldea eta pertsonak menperatzen dituena.
Ekaitzak sortzen dituen kamioi batek bere dinousaurioak hil egiten dituenean, Ty-ko desertuan bizi den Jarri Tchepalt dinosaurio-zainak hirira joatea erabakitzen du mendekua hartzeko. Jarriren matxinadak ordea, ez du berak imajinatutako bidea hartuko…
Historiaurreko izakiak, zientzia fikziozko paisaiak eta ontzi zaharrak nahastuz, Vincent Perriot-ek unibertso berri batera eramaten gaitu, non hasierako mendeko desioa, mundu hobe baten bilaketaren sorrera izango den.
‘Zona negativa’ webgunean beste datu hauek ere eman dituzte komiki honen inguruan: “el autor utiliza multitud de referencias y homenajes a otras obras para construir una fábula política en clave de ciencia ficción actual y trepidante”