Nestor Basterretxea erakusketak zabaldu ditu ateak
Koldo Mitxelena Kuturuneak Nestor Basterretxeari eskainitako erakusketa aurkezten du, artistaren obra intimoena otsailaren 14 arte zabalik izango da KMko erakustaretoan.
Inaugurazio ekitaldian Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kirol diputatua, Xabier Saenz de Gorbea komisarioa, eta Basterretxearen seme alaben izenean Monika eta Gorkak hartu dute parte.
Ikerne Badiolak azpimarratu du Nestor Basterretxeak "nahi zuen erakusketa da aurkezten duguna: bere etxean eta bere lantegian zituen obrak azaltzen dituena. Ilusio askoz hartu zuen proposamena eta hil zen arte aritu zen lanean erakusketa prestatzen".

152 obra daude ikusgai, asko inoiz erakutsi gabeak, eta artistaren bizitza artistikoa eta pertsonala erakusten digute. Bere baserrian gordeta egoten den obraren lagin bat ikusi daiteke Koldo Mitxelena kultureneko erakustareto nagusian.
Diziplina anitzeko artista zen bermeotarra, eta Xabier Saenz de Gorbea komisarioak antolatutako erakusketa honetan Nestor Basterretxearen lanaren benetako dimentsioa ikus daiteke. Pintura, eskultura, zinema, diseinua, argazkigintza, zeramika…guztiek piztu zuten Basterretxearen interesa eta guztietan esperimentatu zuen.
Erakusketa asteartetik larunbatera egongo da zabalik, astegunetan arratsaldeko 4tatik 8tara, eta larunbatetan goizen 11etatik ordu bietara eta arratsaldez 4tatik 8tara.