Nomadak eta bibliofiloakS
2003/7/10 - 2003/10/4
Komisarioa: Gloria Picazo
Artistak: On Kawara , Ed Ruscha, Lawrence Weiner, Allen Ruppersberg, David Tremlett, Evru, Andrés Nagel, Martin Kippenberger, Peter Fischli&David Weiss, Itinerant Texts : Judith Barry, Robert Barry, Angela Bullock, Tacita Dean, Jimmie Durham, Tracey Emin, Liam Gillick, Douglas Gordon, Susan Hiller, Joseph Kosuth, Tracey Mackenna, Simon Patterson
Testuak: Gloria Picazo
Muntaia: Croquis S.A.
Prentsa oharra:
Askotan erabili da Guy Schraenen-en esaldi bat artista liburua benetan zer den azaltzeko erdiz-erdi asmatzen duena; alegia, artista liburua ez dela arte liburu bat, ezta arteari buruzko liburu bat ere, artelan bat baizik. XX. mende guztian zehar aurkitzen ditugu artistek liburuari eskaini dioten arduraren hainbat adibide, hasieran idazle eta olerkariekin elkarlan finko eta emankorrean mamituak izan ziren, baina hirurogeigarren hamarkadan ardura horrek dimentsio berri bat hartuko du, oso propioa baina era berean momentuko ikuspegi artistikoan eragina izan zuten aldaketa sakonekin oso erlazionatua. Artista liburua artista askorentzat arte minimal eta arte kontzeptualak bultzatutako funtsezko zenbait ideia bideratzeko modua bihurtu zen eta ondorioz zenbait artistarentzat euren lanerako laguntza bat izatetik lanaren osotasunaren corpus esanguratsu bat izatera pasatu zen. Sorkuntza eta gauzatze mekanismoak guztiz birkontsideratu izanak eta artista liburua luxuzko objektu –liburuzaleek desiratua- bezala ikusteko ideia baztertu izanak, aldaketa sakona eragin zuen ordura arte artista liburutzat hartzen zen horretan eta liburuaren inguruan mota guztietako materialak biltzeko aukerari ateak ireki zizkion, nahiz eta askotan material horiek sailkatzeko zailak izan. Ikuspuntu berri honen gertakari adierazgarri bat dudarik gabe mugikortasuna eta nomadismoa izan ziren, gero eta indar gehiagorekin eta bereziki gaur egun, sorkuntza artistikoa inbaditu dutenak. Joan-etorri etengabe bat da, alde batetik gaur egungo gizartearen bereizgarri den mugikortasun horretan eraikiak diren sorkuntzaren oinarrizko zenbait kontzeptutan eragiten duena, eta bestetik gaur egun artea zabaltzen duen informazio etorri handi hori ere sortzen duena. Horregatik guztiagatik, artista liburua artistentzat euren lana zabaltzeko aukera bihurtu zen, eta ez informazioko katalogo batek eskaintzen dituen posibilitate mugatuekin, modu eskuragarrian obraren zati bat eskaintzeko aukeran baizik.
Nomadak eta liburuzaleak. Kontzeptua eta estetika artista liburuetan erakusketak artista liburuaren panoramika zabala eskaintzea du helburu, hasi 1963an Ed Ruscha artista iparramerikarraren “Twentysix Gasoline Stations” obraren lehen argitalpena izan zenetik —aho batez artista liburuaren ikuspegi berri bat markatu zuen argitalpena bezala aintzat hartzen denetik—, eta gaur egun arte, teknologia berriak eta, bereziki, CD-ROMa eta antzeko ekarriak artista batzuentzat egun artista liburutzat hartzen dugunaren bertsio berritu eta eguneratu bati errez atxiki dakiokeen alorra bihurtzen ari diren momentura arte.
Ed Ruscharen liburu hau bera erabil dezakegu erakusketa guztiaren inguruan dabilen beste ideia bat aurkezteko, nomadismoa, bere zentzurik zabalenean: hiriaren defentsa eta hirian barna ibiltzea, gaur egungo artista askok egiten duten moduan; edo bidaiatzeak ezaupide iturri bezala eskaintzen duen plazerra, Andrés Nagelentzat esaterako; edo bidaiatzea iniziazioko ibilaldi eta unez-une bizitutako denboraren harrapatze sakon bezala On Kawara, Davit Tremlett eta Evru-ren kasuan. Hala eta guztiz ere, horri guztiari hausnarketa elementu bat gehitu behar zaio: gaur egungo arte sorkuntza alde batetik bestera eramateko eta zabaltzeko dauden zirkuituek eskatzen duten etengabeko lekualdaketak bidaiatzeari ematen dion ikuspuntua. Gaur egungo artistaren nomadismoa gure gizartearen izaera nomadaren beste ondorio bat da: nahiz arrazoi familiarrengatik sortua, Ruscharen liburuan bezala, non Kalifornia eta Oklahoma lotzen dituen 66. Autobideko gasolindegi batzuk biltzen dituen, momentu hartan bere bizilekua zenetik bere gurasoen etxera joateko egin ohi zuen bidean zeudenak; nahiz bidaiaren zenbait egoerak -ezusteko topaketak, hotelak, etab.- sortzen duten ikusminak eragina, Martin Kippenberger-en kasuan bezala; nahiz Fischli & Weiss-en lanetan beti nabari den ironia-kutsua, bidaiari turistari lotuta joan ohi diren topikoak besterik gabe azken ondorioetaraino eramaten dituztenean. Ironia-kutsu hori Kippenbergerrengan ere agertzen da, ostatu hartzen zuen hoteletako gutun paperetan egindako apunteen bitartez jasotako hiri handietako “metro sarbideei” buruzko hausnarketetan. Horri guztiari “Itinerant Text” proposamen kolektiboa gehitu behar zaio, Artist/Author: Contemporary Artists´Books erakusketarako zenbait artista internazionali egindako enkargua (horien artean Robert Barry, Judith Barry, Tacita Dean, Joseph Kosuth, etab. aurki ditzakegu), artista bere proiektu espezifikoak aurrera eramateko etengabe alde batera eta bestera dabilen langile ibiltari bat bezala ikusten duen gaur egungo ideia oinarritzat hartuta.
Baina proiektu artistiko beraren barnean aurki daitekeen halako nomadismo batez ere hitz egin dezakegu, Lawrence Weiner-en proposamen linguistikoekin gertatzen den moduan, edozein motatako ikusizko baliabideak erabiltzen dituelarik: bere obra espezifikoetatik kartel eta liburuetara, era guztietako objektu txikiak, edontzi-azpikoak edo boligrafoak esaterako, editatzetik pasatuta.
Azkenik, Allen Ruppersberg-ek mundu hiritarra ikertzen duen flâneur kultural bat bezala aurkezten du bere burua, eta irakurtzea ere ekintza sortzaile bat dela pentsatzen du. Horregatik hasi zen liburuen gaia obsesiboki hausnartzen, margotuz, marraztuz edo haien orriak manipulatuz, liburutegia jakituria biltegi eta kultura trukerako espazio gisa aztertzeraino.
ERAKUSTEN DUTEN ARTISTAK On Kawara Ed Ruscha Lawrence Weiner Allen Ruppersberg David Tremlett Evru Andrés Nagel Martin Kippenberger Peter Fischli&David Weiss Itinerant Texts : Judith Barry, Robert Barry, Angela Bullock, Tacita Dean, Jimmie Durham, Tracey Emin, Liam Gillick, Douglas Gordon, Susan Hiller, Joseph Kosuth, Tracey Mackenna, Simon Patterson
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04